Nor eta zer gara

3efe nortasunen eta hainbat izateko moduren nahasketa da, eta, guztion artean, lana ahalik eta modu onenean garatzeko jakintza berezi hori sortzen dugu. Gure alderdirik onena, inoiz ez dugula ezer jakintzat ematen; badakigu zergen, kontabilitatearen eta lanaren mundua etengabe ari dela aldatzen. Horregatik, edozer kontsulta jasotzen dugunean, erantzunik eguneratuena bilatzen dugu.

Enpresak sortzea

Zure enpresa 3eferekin sortu nahi baduzu, hasiera-hasieratik lagunduko dizugu, enpresaren ideia aurkezten diguzunetik hura martxan jarri arte. Aintzat hartu beharreko gastuak aztertu eta beharrezko salmentak estimatuko ditugu, zure negozio-ideia deskribatzen lagunduko dizugu, nola egin eta nora iritsi nahi duzun... eta hori guztia zehaztu ondoren, zure negozioa sortzen joango gara, pausoz pauso.

Aholkularitza

Zure negozioari buruz duzun edozer zalantza argitzen lagunduko dizugu: jardueraren gastuak, zergak arintzeko erabil ditzakezun fakturak, lor ditzakezun diru-laguntzak, ordaindu beharreko zergak, nola kudeatu jardueraren kontrola bera…